EUSKARAZ
 
Conflict Noise death metala lantzen duen musika taldea da. Bilboko Zorrotza auzoan sortu zen 1999an. Hasiera bateko taldekideak Sendoa (ahotza), Ion (bateria), Margo (baxua), Asier (kitarra) eta Ortzi (kitarra) izan ziren. Baina laster, Ionek taldea utziko zuen eta baketak Gorkak (MDH, Gris Perla...) hartuko zituen. 2001ean Bermeoko Tala Studios-ean demo bat grabatzen dute taldearen izen berarekin. Grabaketa hau hainbat leihaketetan parte hartu zuen eta emaitzarik onenak Euzkadi Gazteko maketa leihaketaren bigarren postua eta Pop-rock villa de Bilbaon finalistak izan zirelarik. Hainbat urte kontzertuak ematen egon ondoren 2003ko Maiatzean haien lehenengo diska grabatzen dute: Uhinak, Tala Studios-etan hau ere eta Oihuka disketxearekin. Jotzen jarraitzen dute garitoetan, gaztetxeetan, festetan... eta Gorkak taldea uzten duenean Javi (Kontra) izango da bateria aurrean eseriko dena. 2005eko abenduan Arima Galduak diska grabatzen dute. Azken diska hau Mikel Anestesiaren Fidelenea estudioan grabatzen dute, Zarautzen eta Musikherria disketxe herrikoiak argitaratzen du. Jotzen jarraitzen dute eta 2007an abeslari aldaketa burutzen da; Ãlvaro Gorilo (Kontra) Sendoaren ordez sartzen da. 2009aren askenean Asierrek taldea utzi zuen eta Waldheim taldeko gitarrajolea den Diego sartzen da taldean. Hainbat kontzertu eman eta gero, gaur gure azkenengo diska den "Ondamendi Nuklearra" prestatu dugu Pedro J. Monjek "Chromaticity" Studioetan grabatua 2012ko Apirila eta Maiatzean.